XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Danak zuriz jantzita.

Batzuek bazituzten amazazpi urte.

Gure mixiolariak saiatzen dira aurrak Jaunartzeko prestatzen ta aurrak prestatu bearko, larriak ezin dirata.

Ezkondu gabe bizitzeak berekin dakarren kalte izugarria da au.

Alkarrengana bildu ta beste bage bizi diralarik badakite aitortu ta Jaunartze ezkero ezkondu edo sakabanatu egin bear dutela.

Sakabanatzea miñ zaie, ezkontzako lokarriak berriz zearo izutzen ditu.

Orra ba zazpigarren sakramentua ez artzeagatik irugarrena ta laugarrena nola uzten dituzten.

Pantxita Izketan sekulako grazia duan andratxo beltz bat da Pantxa.

Alaia, atsegiña, urrezkoa du biotza ta ikaragarrizko izua ezkontzeari.

Ikusi giñuzenean bidera irten zitzaigun eta etxetik kanpo izan dan nagusiari txakurrak egiten dion arrera egin zikun.

Danok besarkatu giñuzen.

- Atozte, atozte nere etxera.

Onrra aunditzat daukat nik zuek nerean sartzea.

Ta, zer moduz dago aurten etorri zaigun apaiz berria?

Bai ederki itzegiten duala.

- Bañan zuk kaso gutxi egiñ, esan zion dotrina erakusten laguntzen didan neskatxak.

- Bañan, enetxoa, nola esan dezakezu ori ni beti nere Jaungoikoarekin bizi naiz ta?

Betor, Jauna, betor nere etxean ikusiko du aldaretxo bat oso polita santu guziekin.

Baztar batean oso dotore jarria zegon Pantxa'ren aldarea, santuen irudi ta estanpaz gañezka.